viernes, 28 de abril de 2017

KORRIKA!

Apirilaren 6an, 20. korrika Zallara ailegatu zen. Guk gure "korrika txiki" antolatu genuen, eta aste osoan zehar jarduera asko egin genuen. Beitu zein politak geratu ziren!




















viernes, 31 de marzo de 2017

ANIMALIEN PROIEKTUA!

Dakizuenez, aurreko asteetan animalien proiektua egin dugu gelan. Umeei asko gustatu zaie animaliei buruzko gauza berriak ikastea. Horretarako, jarduera asko egin ditugu: animaliei buruzko ipuinak kontatu, bizimodu ezberdinak ikasteko bideoak ikusi, antzerki txikitxuak egin, eskolako txitategia martxan jarri...

Hurrengo argazkietan baserriko animaliak eta animalia basatiak bereizteko egin genuen horma-irudia ikusiko duzue. 

Nahi izanez gero, idazkaritzako pasabidean egongo da zure seme alabekin ikusteko! Beitu zein politak!


















viernes, 24 de marzo de 2017

ANIMALIEN PROIEKTUA

Duela aste batzuk animalien proiektua lantzen hasi ginen. Hori dela eta, eskolako txitategia martxan jarri genuen.
 
 
21 egun pasa eta gero, gure txito txikitxoak nola jaio ziren joan ginen ikustera.
 
 
Egun batzuk pasatzean gelara ekarri genituen.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Egun horietan,  "txito etxera doa" ipuina landu eta antzerki txikitxoa egin genuen. Zein ondo pasatu genuen!! 
 
 
 
 

viernes, 3 de marzo de 2017

INAUTERIAK!

Aurreko ostegunean, otsailak 23, pailazo dotoreak ailegatu ziren eskolara. Oso ondo pasatu genuen aurpegiak margozten, mozorroa janzten eta lagunekin jolasten. 





Gainera, abesti polita dantzatu genuen,
hauts magikoak eta guzti!


lunes, 13 de febrero de 2017

BAKEAREN EGUNA

Urtarrilaren 30ean Bakearen Eguna ospatu genuen eskolan. Horretarako, klasean bakeari buruzko ipuina irakurri eta arratsaldean patiora atera ginen zenbait ekintza egiteko. Lehenik agurra eta DBHko ikasleek prestatutako hitzaldia entzun genuen. Ondoren, hizkuntz ezberdinetan bakearen aldeko eskaerak esan eta ikasle eta irakasle guztiok instrumentuekin soinua egin genuen. Amaitzeko, aldez aurretik klasean landutako kanta abestu genuen. 

Eskerrik asko etorri zineten guztioi!